Bilboko Zabalguneko abertzaleek 1931an pentsatu zuten euren batzoki bat eduki behar zutela. Sabino Aranaren jaiotetxeari begi eman zioten, EAJren sortzailea bizi izan zen eraikinaren bezain besteko balio sentimentalik beste ezein lekuk ezin eduki zezakeelako uste osoarekin.