|
Bat baino gehiago dira, Errepublika-garaira arte Sabin Etxearen
garrantzia, politikoa baino sentimentalagoa dela adieraztean ados dauden idazleak. Izan
ere, horrelaxe da, euskal abertzaletasunaren sortzailearen etxean 1931tik aurrera biziko
baitira beraren historiaren unerik distiratsuenak. Errepublika-garaian jarduera politiko
eta kultural bizi-bizia garatuko da leku sinboliko hartan. Sabin Etxea 1931ko uztailean mahairatuko da, Zabalguneko jeltzaleek euren Batzokia, euren jarduerak alboko Abandokora edo Bilboko Euzko Gaztedijarenera zertan joan barik garatzeko lekua edukitzeko beharrizan modura, hain zuzen. Hura kokatzeko lekurik egokiena Sabino Arana jaio eta bizi izan zen etxea zela eritzi zioten. -Testu-amaiera- |