1857-1901.......1902-1912.......1913-1935.......1936-1959.......1960-1995

1857 Santiago Arana Ansotegik famili etxea Ibañez de Bilbao kaleko 10ean, Abandoko Elizatean, eraikitzea erabaki du.
1865, urtarrilak 26 Sabino Arana jaio.
1873 Aranatarrek Iparraldera erbesteratu behar dira aitaren ideia karlistak direla-eta.
1876 Familia Bilbora itzuli da eta Sabino Urduñako josulagunen ikastetxean sartuko da.
1882 Sabino Aranak, bere anaia Luisek adoretuta, asmo karlista alde batera laga eta euskal herria eta bere historia, hizkuntza eta Foruak ikasten jardungo du.
1883 Aita hil delarik, familia Bartzelonara doa; Sabino Zuzenbidean matrikulatuko da.
1888 Behin-betiko itzultzen da Bilbora.
1893, ekainak 3 Larrazabal baserrian egin zuten afari batean Sabino Aranak Bizkaiaren independentziaz dituen ideiak azaldu zituen.
1894, uztailak 14 "Euskeldun Batzokija" elkarte abertzalea sortu.
1895, uztailak 31 Ofizialki eratzen da Euzko Alderdi Jeltzalea edo Partido Nacionalista Vasco.
1895, irailak 12 Gobernu-aginduz "Euskeldun Batzokija" itxiarazi eta zuzendaritzakoak atxilotu dituzte, Sabino Arana buru.
1896, urtarrila Sabino Arana kartzelatik irten.
1897, maiatzak 2 "Baserritarra", argitaratzen da; handik gutxira itxiaraziko du Gobernadore Zibilak.
1898, apirilak 24 Aranatarren etxeari harrika egin diote manifestazio espainolista bat egiten ari zela.
1899, irailak 6 Ibáñez de Bilbao kaleko 16ko finka Luis, Sabino eta Paulina Aranak erosi dute. Geroago Epifanio Lasheras Martínez izeneko merkatari bati saldu zitzaion.
1902, apirilak 30 Sabino Arana berriro kartzelara Kubaren independentziagatik EEBBetako presidentea zoriondu nahi izateagatik.
1902, azaroak 8 Sabino Arana absolbitu egin dute eta kartzelatik irten du. Bere osasun makala zela-eta Angel Zabala izendatu zuen ondorengo, EAJ/PNV-ren buru, alegia.
1903, azaroak 25 Goizeko seietan Sabino Arana hil da Sukarrietan.
1906, maiatzak 9 Epifanio Lasheras-ek Sabino Aranaren jaiotetxea saldu dio Máximo Chávarri Larrea industrigizonari.
1906 Ángel Zabalaren ordez euskal abertzaletasunaren buru erakunde kolegiatu edo diputazio bat ipini zuten.
1908, abuztuak 4 Luis Arana izendatu zuten EAJ/PNV-ren lehendakari Bizkaian; kanporatu zutenera arte jardungo du kargu horretan, hau da, 1915aren azkenetan.
1913, otsaila "Euzkadi" lehenengo euskal egunkari abertzalea argitaratzen hasi dira.
1921, iraila Euskal abertzaletasunean zatiketa gertatu da: Comunión Nacionalista Vasca eta EAJ.
1923, iraila Elkartasun Hirukoitza (Triple Alianza) sinatzen dute nazionalismo galegoak, katalanak eta euskaldunak.
1923, iraila Primo de Rivera generalaren estatu-kolpea; beraren helburu nagusietako bat independentzia asmoak deuseztatzea da.
1930 Bergarako Batzarraren ondoren berriro batzen dira abertzaleak.
1930, azaroak 30 Abertzale-talde batek sabindar ideologia utzi eta Eusko Abertzale Ekintza eratzen dute.
1931 Zabalguneko abertzaleak euren batzokia eduki behar dutela planteatzen dute. Sabino Aranaren jaiotetxeari ezarriko diote begia.
1931, urriak 18 Gobernadore Zibilak Sabin Etxea batzoki berriaren arautegia onetsi du.
1932, martxoak 26 Sabin Etxearen inaugurazio ofiziala.
1932, martxoak 27 Lehenengo Aberri Eguna ospatu. Kale-agerraldi itzela Bilboko kaleetan zehar, Sabin Etxearen aurrean amaituko da; plaka gomutagarri bat erakutsiko da.
1932, maiatzak 4 Euskal Eskolen Federakundeak (Euzko Ikastola Batza) Sabin Etxean hartuko du egoitza.
1933, urtarrilak 15 Errotatxueta Ikastolaren inaugurazioa.
1933, uztailak 13 Bizkaiko Gobernadore Zibilak BBB-ko zazpi burukideak atxilotzeko agintzen du, handik 24 ordura askatuko dituzte. Egun gutxira Euzko Idazkaltza Buruba, Euzko Ikastola Batza, Bizkaiko Euzko Gaztetxu Batza eta Sabin Etxea Batzokia ixteko agintzen du.
1933, irailak 5 Gobernu-aginduz Bizkai Buru Batzarraren egoitza ixten da.
1936, uztailak 18 II. Errepublikaren aurkako altxamendu militarra; EAJ/PNV Errepublikaren alde dago.
1936, irailak 25 Euzko Gudarostea eratu formalki; Ramón Azkue du buru. Guztira 25 batailoi antolatu ziren.
1936, irailak 25 Bonba batek kalteak eragin ditu Sabin Etxean. Segurtasun-neurriengatik EAJ/PNV-ren bulegoak Gran Via -41era lekualdatu dituzte.
1936 urriak 1 Errepublikako Korteak Euzkadiko Autonomia Estatutua eztabaidatzeko bildu dira.
1936, urriak 1 Estatutua onetsi.
1936, urriak 7 José Antonio Agirre lehenengo Euzko Jaurlaritzako Lehendakari izendatu Gernikan.
1937, apirila Gernikaren bonbardaketaren hurrengo egunean, eta erabateko isilpean, Sabino Aranaren gorpukinak lekualdatu dituzte beraren hilobia profanaziotik begiratzeko.
1937, ekaina Guda-talde frankistek Bilbo hartu ondoren, Sabin Etxea konfiskatu egin zuten eta Falangearen eta Auxilio Social-en egoitza bihurtu.
1960, abendua Sabino Aranaren jaiotetxea eraisten hasi dira segurtasun-neurri handiekin.
1967, urtarrilak 31 Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketako Ganbara Ofizialak erosi zuen orubea, gero, maiatzaren 2an, Promoción de Obras y Edificios S.A.ri saldu zion.
1975, azaroak 20 Franco generala hil. Euskal abertzaletasunak orubea berreskuratzea du bere helburu behinenen artean.
1979, otsailak 6 EAJ/PNV-ek PRODISAren aktibo guztia eskuratu, ondoren sozietatea desegingo du.
1979, abuztuak 20 Ibañez de Bilbao kaleko orubea, Sabino Arana jaio zen lekua, gero ere berriro abertzaleena da.
1979/80 Sabino Aranaren omenez kultur elkargo bat sortzeko lehenengo ahalegina, lehenengo Sabin Etxea eraiki zen orube berean kokatzeko, alegia.
1988 Sabin Etxea berri bat eraikitzeko asmoari berrekiten zaio.
1988, urriak 11 Ofizialki eratzen da Sabino Arana Kultur Elkargoa-Fundación Sabino Arana.
1989, urtarrilak 1 Diskrezio handiz Sabino Aranaren gorpukinak Sukarrietako hilerrira itzuli dituzte.
1989 Deialdi bat egiten da EAJ/PNV-ko arkitekoei zuzendua, Sabin Etxea berria eraikitzeko. Koldo Eguren Zendoiaren proiektua hautatzen da.
1990, abuztuak 2 Lanak hasi.
1991, martxoak 13 Lehenengo harria ezarri.
1992, urria Bulego berriak baliatzen hasi.
1992, azaroak 25 Lehenengo ekitaldi publikoa Sabin Etxean:Aita Mauro Elizondoren "Sabino Arana. El hombre y su trayectoria" liburuaren aurkezpena.
1993, urtarrilak 26 Abertzaletasunaren Agiritegi Historikoa inauguratzen da.Sabino Arana Kultur Elkargoak sortua da.
1995, uda Euzko Alderdi Jeltzalearen mendeurrenarekin batera Sabin Etxearen obren bigarren fasea amaitu zen.