Denbora luzean kanpoan egon ondoren, euskal jeltzalegoa gero ere bere sortzailearen etxera itzuli da. Hasiera batean pentsatu zen bertan ezartzea EAJ/PNVren bulegoak. Gero, Sabino Aranari gorazarre iraunkorra izango zen kultur elkargo bat sortzea erabaki zen, eta berori Sabin Etxearen orubean jarri zedila.

Egitasmo hura bultzatzeko Sabino Arana Kultur Elkargoaren aldeko batzorde bat eratu da; Luis Basterretxea du buru. Egitasmoari euskal bizitza artistiko eta kulturaleko kide nabarmenak atxikiko zaizkio.

Egitasmo handigura hura abiarazteko, kreditua eskatu behar izan zitzaion aurrezki-etxe bati. Kredituaren finantzaketa, eta halaber sorturiko korrituena, Sabino Aranaren soina, Jorge Oteizak egina, eta Nestor Basterretxeak egindako Gernikaren omenezko estela salduz egin nahi izan zen.

-Testu-amaiera
-hurrengo orrialdea: etorkizunerako egitasmoak - boikota