Frankisten okupazioarekin aldirik gogorrena biziko du abertzaletasunak: errepresio basatia euskal nortasunaren zantzu ororen aurka. Zeren zapalkuntza politiko eta sozialari historiaren, folklorearen, ohituren eta hizkuntzaren edozein adierazgarrik jasango zuen jazarpena gehitu behar baitzaio. Estrategia deuseztatzaile horren islada Sabin Etxearen konfiskazioa eta Falangearen eta Auxilio Social delakoaren egoitzatarako erabiltzea izan zen.