thse2101.jpg (4258 bytes)


Santiago Arana Goiri Ansotegik, Nerbioi itsasadarreko gora handiko untzigintza baten jabea izanik, 1857an erabaki du Abandoko Elizateko Ibaņez de Bilbao kaleko 10ean —sasoi hartan 10a zen— famili etxea eraikitzea.

Etxe horretan biziko ditu Sabino Aranak bere umezaroa eta gaztaroa, familiaren lantzean behineko erbestaldiak lehenengo, eta bere ikasketen eta familiaren zenbait gorabeherarengatik gertaturiko egoitza-aldaketak bitartean.