Sabino Aranak hedabide bat behar zuenez bere ideiak adierazten segitzeko, 1897ko maiatzaren 2an "Baserritarra" atera zuen kalera. Bizitza laburra edukiko zuen, kasu honetan ere Gobernadore Zibilak laster itxiaraziko zuen-eta.

1898ko apirilaren 24an Bilboko kaleetan zehar agerraldi espainolista bat izango da, Arana Goiri neba-arreben etxearen parera heltzean basatiro harrika egingo diote. Barruan laurogei bat harri batu zituzten.

Sabino Arana espetxeratu egin zuten berriro, oraingoan Estatu Batuetako Roosevelt presidenteari telegrama bat bidali ziolako Kuba espainiar manupetik askatzeagatik zorionduz.

Espetxetik "Grave y trascendental" artikulua bidali zuen prentsan argitara zedin. Han Euzkadirentzat ahalik eta autonomia mailarik handiena lortzeko xedea izango duen alderdi bat sortzea proposatzen zuen. Aipatu artikuluan adierazitakoaren benetako asmoa Sabino Aranak berekin eraman zuen hilobira.

Aurrera jarraitu baino lehen, gogoratu behar da, 1899ko irailaren 6an Ibaņez de Bilbao 16ko finka Luis, Sabino eta Paulina Arana Goirik erosi zutela heren banatan eta, zatiketaz, Luis Aranari adjudikatu zitzaiola finka.

-Testu-amaiera-
hurrengo orrialdea: euskal abertzaletasunaren sorlekua