Santiago Arana untzigile bilbotarrari ezta burutik ere ez zitzaion pasatu bere familiaren baitatik euskal herriaren historia betiko aldatuko zuen pertsonaia sortuko zenik. Erraietaraino karlista, bere ideiek Iparraldera erbesteratu beharra ekarri zieten berari eta bere familiari.

Sabino Arana haurtzaro eta gaztaro urte haietan aitaren ideiei jarraitzen zitzaien, harik eta bere anaia Luisek 1882ko goiz batean karlisten kausa uzteko eta euskal herriaren historiaren ikasketak sakon zitzala konbentzitu zuen arte.