Santiago Arana Goiri Ansotegi Nerbioi itsasadarreko gora handiko untzigintza baten jabea zen eta 1857an erabaki zuen, Abandoko Elizateko Ibaņez de Bilbao kaleko 10.ean famili etxea eraikitzea.

Santiago Aranari ezta burutik ere ez zitzaion pasatu denboragarrenean bere etxea euskal abertzaleen ikur bihurtuko zenik, beraren kimuetan azkena izan baitzen haien kontzientziak akuilatu zituena.

Sabinoren umezaroa lasai-lasai igaroko da Abandoko etxean, harik eta, aitak kausa karlistari eskaintzen zion laguntzagatik, 1873an familiak Iparraldera alde egin beharra izan arte.

Lapurdin San Luis Gonzaga Ikastetxean ikasiko du eta gero arabar ofizial karlista ohi batek emango dizkio klaseak.

Familia Bilbora etorri da berriro 1876an eta Sabino Urduņako josulagunen ikastetxean sartuko dute batxilerra ikas zezan. Amaitzeko dagoela larri gaixotuko da, hainbesteraino non, hilgo zen beldur ere izan baitziren.

Sabin gaztea aitaren etxera itzuliko da bere minetik zuzpertzeko asmoz.

 

-Testu-amaiera-
hurrengo orrialdea: asmo baten sorrera